LIBURUEN ALTXORRA

Hainbeste urteetan lez ikasturte honetan ere “Liburuen Altxorra” egitasmoa burutu dugu. Hilabete batez, mailegu modura, kontu handiz aukeratutako 140 liburuz betetako kutxa ibiltari bat utzi digu Galtzagorri elkarteak.
Elkarteko Imanol Mertzero animatzailea ere gurekin izan da irakur idazketa zaletasuna suspertzeko helburuz, jolas literarioak osatutako saioak eskainiz.
Ekimena arrakastatsua izan da.
Eskerrak parte hartu duzuen guztioi, irakasle eta ikasleei bereziki.