OLENTZERO GURE ESKOLAN

UDAZKENA

LEHENENGO MAILAKOOK UDAZKENA LANDU DUGU. HORRA HOR BIDEOA!

SANTO TOMAS JAIA OSPATZEN

Asteazkenean, 21ean, urtero bezala, Santo Tomás jaia ospatu genuen.
Gurasoei esker txistorra ederra jan ahal izan genuen. ¡Eskerrik asko!

SAN ANDRES EGUNEKO EGITARAUA

San Andres Esku Programa 2011

GAZTAINERRE

Azaroaren 14an GAZTAINERRE EGUNA ospatu genuen eskolan, BAITA EDERTO PASATU ERE!

Aurtengo bertso paper lehiaketako txapeldunak gara!!!

Aurten ere badugu
Lanean hasi behar
Arin dator eta
Doinua ikasita
Oinen osaketa
Zaila da ba benetan
Hau bai buruketa
Irabaziko al dut
Aurten txapelketa?

Ikaslea: Aurelis Dalila
ZORIXONAK!!!

GAZTAINERRE

Guraso agurgarriok:
Azaroak 14, astelehenean, arratsaldeko 15:30etan GAZTAINERRE EGUNA ospatuko dugu, bertan Guraso Elkarteak erretako gaztainak dastatuz. Gurekin elkartu nahi baduzue, eskolako jolastoki txikian egongo gara. Euria egingo balu, arkupetan elkartuko gara.
Agur bero bat

Estimados/das padres –madres:
El próximo lunes, día 14 de noviembre a las 15:30 horas celebraremos el día de GAZTAINARRE. Si queréis celebrarlo con nosotros, os esperamos en el patio pequeño de la escuela para comer las castañas preparadas por la Asociación de Madres-Padres. Si lloviera, nos juntaremos en el patio cubierto.
Un saludo
IRAKASLEAK

ABESTIA: Errekin errekina

ABESTIA: Gaztena bil gaztena jan

SAGAR PUDINA

2.mailakook sagar pudina egin eta dastatzeko aukera izan genuen.

LIBURUEN ALTXORRA

Hainbeste urteetan lez ikasturte honetan ere “Liburuen Altxorra” egitasmoa burutu dugu. Hilabete batez, mailegu modura, kontu handiz aukeratutako 140 liburuz betetako kutxa ibiltari bat utzi digu Galtzagorri elkarteak.
Elkarteko Imanol Mertzero animatzailea ere gurekin izan da irakur idazketa zaletasuna suspertzeko helburuz, jolas literarioak osatutako saioak eskainiz.
Ekimena arrakastatsua izan da.
Eskerrak parte hartu duzuen guztioi, irakasle eta ikasleei bereziki.

3. eta 4. mailakoak BARATZEN


Hemen gaude gu! 3. eta 4. mailakoak. Baratzeko baserri eskolan egon gara, hiru egun igaro ditugu.
Ederki pasatu dugu: ikuiluan, sukaldean, lorategian, baratzean, erlegintzan, mendian eta zaldian ibili gara... zoragarria izan da.


Ummm... hau janari goxoa!! Izozkiak eta guzti eman zizkiguten.

Arrateko Andra Mari egunkarian

Pasadan irailaren 7an, ikasturte berriaren hasierari buruz berri emanez, Arrateko Andra Mari ikastetxean ateratako argazkiak argitaratu zituzten "El Diario Vasco" egunkarian. Hona hemen argazkietako bat.

Ongietorri denoi!!!

Oporretan indarrak berritu eta gero, hemen gaude berriro ikasturte berria gogotsu hasteko asmotan.

Iritsi dira oporrak!!!


Aurtengoz eskolako ateak ixteko ordua iritsi zaigu. Hurrengo irailean, berriro zabal-zabalik izango ditugu zuentzat guztiontzat. Gozatu oporretan!!!

Inguruguro museoa

Maiatzaren 24an 1. eta 2. mailakook Azpeitian egon ginen Ingurugiro museoa eta Igara errota ezagutzen. Hona hemen gure argazkiak.

ABESTIA: Guztira 24

Animo lagunok, ia ostiralerako denok ikasten badugu abesti hau!!!

ESKOLAKO JAIALDIA

Guraso agurgarriak:

Atzoko eskolako Jaialdia gustukoa izango zenutelakoan eta zuen partaidetza antolaketan lagungarria izan denez, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

IRAKASLEGOA



Estimados/as padres/madres:

Esperando que el Festival de ayer fuera de vuestro gusto y teniendo en cuenta vuestra participación en la organización, queremos expresar nuestro agradecimiento.

PROFESORES/AS

4. MAILA


Kaixo Arrateko Andra Mari ikastetxeko 4. mailako ikasleak gara. Hemendik aurrera espero dugu askotan gurekin egotea

3. MAILA


Kaixo!!

3. mailako ikasleak gara.Gure argazkia jarri dugu blog berri honetan, baina aurrerago lan gehiago erakutsiko dizkizuegu.

ONGI ETORRIAK GURE BLOGERA!